Euskal Herria


Duintasun Martxak. Volvemos a Madrid

  • 18 de marzo 2015  la columna EH sale de Gasteiz a las 11,00 de la Virgen Blanca.-19 de Marzo. La columna parte de las afueras de Madrid.
  • 21 de marzo. Entrada en Madrid.

Puedes contactar en este correo: f.irizar@hotmail.com (ESK)

O con estas organizaciones que participan de las marchas:

ESK, CGT, CNT, PCE-EPK, Ezker Anitza-IU, Oarso Taldea, GOT, Asamblea de desempleados

  • Gipuzkoa

Colectivo de apoyo a Duintasun Martxak en Gipuzkoa

Blog gipuzkoakomartxa.com

Facebook Duintasun Martxak en Gipuzkoa

Twitter @gipuzkoamartxak

  • Bizkaia

Facebook Bizkaiko Duintasun Martxak

Enlace al cartel de Marchas de Euskal Herria

Enlace al cartel Duintasun marxoak

Martxoak 21ean, Duintasun Martxek Madril hartuko dute berriro ogia, lana, etxebizitza eta duintasuna aldarrikatuz

Duintasun Martxek, greba orokorrerantzako bidean, bizimodu duin bat exijitzeko helburuarekin Madril hartuko dute berriro. Erresuma osoko toki guztietatik duintasun adarrak mobilizatu egingo dira 22M mugimenduaren programa defendatzeko, urriko mobilizazio orokorraren deialdiaren aldez aurretiko urruts moduan; lan-, kontsumo- eta jendarte-greba orokorraren deialdiaren aldez aurretiko urrutsa hain zuzen.

Duela urte bat, martxoaren 22an hain zuzen, Madrilen milaka pertsonok bizimodu duin bat aldarrikatu genuen; egoerak ez du hobera egin, eta erresumako gehiengo sozialaren aurka Troikak ezarritako herstura-politiken eragin zitalen ondorioak areagotzen ari dira.
Errealitate gorriak PPren Gobernua eta berau babesten dituzten botereak gordinki ezeztatzen ditu. Krisia atzean utzi dugula Gobernuak, botere ekonomikoek eta erregimen bipartidista monarkiko honen aldeko hedabideek saldu nahi digun publizitate-kanpainak muturrez aurrera egiten du gehiengo sozialak egun pairatzen duen egoerarekin. Herritarrek hautatu ez dituzten pertsonak eta instituzioen esanatera daudenak bota behar ditugu.
Izan ere, EPAren datuen arabera, langabezia-tasa %24koa da, bost milioi eta erdik ez dute enplegurik, enplegurik gabekoentzako prestazioak ez dira %58rengana heltzen. Ia hiru milioi pertsonek ez dute diru-sarrerarik, milio erdi familia-unitate eraginduz. Sortzen diren enpleguak prekarioak dira, miseriazko soldatekin; egun, nahiz eta enplegurik izan, pobre izan daiteke. Gazteen langabezia-tasa %55ekoa da, eta egunez egun gehiago dira euren aiton-amonek egin zuten bezala erbestera doazenak herri honek ematen ez dien etorkizuna izateko. Pentsioek, urtez urte, erosteko ahalmena galtzen dute eta hauen balio handitzea lotsagarria da.
Egoera ekonomiko honetan asaldagarri egiten da pobreziaren gorakada, biztanleriaren %30ean kokatzen delarik; bost pertsonetik bat pobrezia latz eta baztertze sozial egoeran erortzeko arriskuan da murrizketa politika hauen ondorioz, eskubide eta estaldura sozialen gabetzeen ondorioz. Euren etxeetatik kaleratuak diren pertsonen kopurua handituz doa, baita energia-pobrezia (argi, ur eta gas zerbitzuen mozketa) deiturikoena ere. Neguan, petsonak hil egin dira etxebizitzen egoera prekarioaren ondorioz.
Ustelkeriak eta zerga-irregulartasunek Espainiako erresumako diru-kutxari BPGaren %5a lapurtzen diote; zerga-politika, gehiago dutenentzako mesedegarri bilakatzen da; zama, langileria eta gehiengo sozialaren bizkarretan erortzen delarik. Egun, Espainiako erresumako milioi asko dutenen kopurua handitu egin da, arrail soziala handiagotu egin delarik.
Guzti hau, Konstituzioaren 135. artikuluaren erreformaren ondorioak dira; erreforma hau dela-eta, herri subiranotasuna, Europar Batasuna eta Europako Banku Zentralaren aginduetara uzten da, espekulatzaileekiko zorraren ordainketari lehentasuna emanaz, gehiengo sozialaren ongizate eta eskubideen bizkarretik. 78ko erregimenaren deskonposaketa begi bistakoa da, baita ere erresumako herri eta nazioen eskubideak aitortzen ez dituen Konstituzioarena, eskubide eta askatasunei dagozkien erreferentziak ezertan geratu direlarik.
Hau dela bide, eta politika kriminal hauen kontrako mobilizazio sozialari aurre egiteko, Gobernuak, Herritaren Segurtasun Legea eta Kode Penalaren erreformen bidez, menderatzen eta esplotatzen ari den herriaren aurkako errepresioa areagotu du herriaren sufrimendua ixilarazteko, eskubide eta askatasunen lerma helburu duelarik.
Duintasun Martxek gehiengo sozialari eta langileriari mobiliza daitezela eskatzen die, kaleetan erakus dezatela DUINTASUNAZ BIZI NAHI DUGULA, egoera sozial larri eta injustu honen erredunak identifika ditzagun eta Duintasun Martxen programa defendatu.
Gutxieneko programa bat, adostasun sozial eta politiko zabalarekin honakoen inguruan:

  • Ez ordaintzea zor ilegala, ilegitimoa eta gorrotagarria.
  • Guztiontzako zerbitzu publikoak.
  • Enplegu duina, eskubideekin eta nahikoa izango duen soldatarekin; lanaldiaren murrizketa eta oinarrizko errenta.
  • Erresumako pertsonek, herriek eta nazioek euren bizitza eta etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko eskubidearen aitortza.
  • Emakumeen eskubideen defentsa eta gure gazteentzako etorkizunaren alde.
  • Prekarietate laboral eta sozialaren aurka; lan erreformarik ez.
  • Errepresio eta Mozal Legearen aurka.
  • TTIPen aurka.
  • Etxebizitza duin baterako eskubidearen alde; argia, ura eta gasa bezalako funtsezko zerbitzuak ez moztea.
  • OTAN ez. Gerrarik ez.
  • Greba orokorrerantzako bidean, bota behar ditugu.

Manifiesto

Share Button